XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SUSA.

- 5 garren ale honen sarreran ALE HONEK EZ DU JUSTIFIKAZIORIK diogu, horrekin katxondeo gisa egoeraren dramatikotasuna adierazi nahi izan dugu eta ez itxuraz dirudien bezala enfant terrible batzuren gisa guztitaz parregin.

- Beti esaten da ez dagoela kritikarik, euskal literatura krisisan dagoela..., guzti hauek nolabait horrela ez izatearren saiatu gara literatura egiteaz gain, kritika bideak jorratzen hastea.

Atxagarekin ezkondu gara.

Argia.

- Eta zergatik Atxaga eta ez beste edozein?.

SUSA.

- Galdera honi erantzuteko taldeko gehienok atera beharko genituzke Atxagak guregan sortu dituen konnotazioak eta bere literaturarekiko eraginak.

- Gure artean oso irakurria izan da, komentatua, azken finean bera da gaur egun gu gandik hurbilen dabilena, bai literatur hautapenetan, bai literaturan geure buruak kokatzean.

- Noski, beti bezala, esango da hobe litekeela beste autore klasikoren bat aztertzea, eta segurasko arrazoia izango dute, bainan horrelako beharren bat sentitzen genuen gure erreferentziak argi eta garbi ikusteko.

- Gauza bat klaru dago, gure belaunaldiak ez du erlazio zuzenik izan aurrekoarekin, izango dira arrazoiak agian bainan horrela gertatu da.

- Orduan zeharo galdurik ez ibiltzearren ez datorkigu batere gaizki Atxaga bezalako batekin erlazio zuzenak izatea.

Argia.

- Beraz, ale berezi bat baino gehiago izan da zuentzat...

SUSA.-

- Bai, esan bezala Atxagarekin ezkondu gara alde batetik, bestetik eztabaidak sortu ditugu taldean Pott eta Ustelako goraberak aztertzerakoan bestetik kritika lan serio samar bat egin dugula uste dugu.

Argia.

- Bainan ez al duzue Bernardo mitifikatzen, ba al du Bernardok hainbesterainoko garrantzirik?.

SUSA.

- Justu ikutu duk ala hau berezia ale ez egitekotan ganbileneko galdera.

- Guk ez diagu inor mitifikatu nahi gainera! Hi lasai, hemen ez zegok mitifikazio bildurrik literaturan behintzat, futbolean agian bai.

- Gero Bernardok ze garrantzi duen lehen adierazi diagu gurekiko.

- Garai baten handia izan zian bai Ustelan eta Potten mugitzaile moduan, gero berekaxa ere lan ederrak egin ditu, bainan justu denbora hartan nahiko ahaztua gertatu zen.

Argia.

- Ale honetan garbi ikus daiteke dexenteko lana egin duzuela; nola egiten da lan SUSA barnean?

SUSA.

- Astero biltzen gara bainan ez geure amodioak errepasatzeko kalatxorien modura, baizik eta geure idazlanetaz, literaturaz eta SUSA literatur aldizkaria atera ahal izateko hitzegiteko.

- Poesi errezital pare bat izan dugu eta azken bileretan gauza teknikoetan besterik ez gara jardun.

- Badakik, errezitalak prestatu, SUSA 4 eta 5 atera, astean behin bakarrik biltzeko askotxo duk.

Argia.

- Hainbesteko lana al da ba SUSA kaleratzea?

SUSA.

- Hi ohituta egongo haiz hire artikuloak makinaz idatzi eta erredakzioan uzten, ezta? Ba guk ondorengo prozesu guztia egin behar diagu, eta eskuz gainera; benetan esan daiteke artisauak garela.

Argia.

- Guztionek pena merezi al du?, zer irabazten duzue honekin?.

SUSA.

- Dirurik ez, hori bai ezetz! Baina pena merezi du, hori bai! Sozialki gure eragina euliarena behiaren gainekoaren antzekoa izango da, bainan hortxe gaude bronkaren erdi erdian behia zirikatzen, beti susara.

- Pertsonalki ere ematen dizkik bere satisfazio apurtxoak, Argian entrebista, euskal progre zikin eta lizun horiekin ligatzeko aitzakia, geure buruak nonbaiteko lanean justifikatuak ikustea...

Argia.

- Zer moduzko oihartzuna jaso duzue orain arte?.

SUSA.

- Gehiegizkoa, prentsan atera gaituk, irratitan, mahai-ingurutara deitzen hasi zaizkiguk... Gehiegizkoa, ze gu mukitsu batzu besterik ez gaituk oraindik, eta hau ez dik inork esaten.

- Zergatik? Hori esan beharko luketenak kakatsu batzu direlako, ez dutelako guk baino gehio egiten, ez eta hobeago.

- Honekin hasierara itzul gintezke, gazteak gaituk, bai, ez zekiagu Mitxelenaren euskara, bale, bainan erabiliaren erabiliaz mejoratzen ari gaituk, ez zegok idaztea eta argitaratzea bezalako ariketarik, kritikak entzun eta ikasten diagu.

- Beste jaun horri honezkero ahaztu ere egin zaio euskara, gazteleraz besterik ez baitu ateratzen zarata.

Argia.

- Beste zerbait erantsi nahi al zenuteke?.

SUSA.

- Bai, bai, bai,.

SUSA-5 Gure herriko neskatxa maiteei dedikatzen diegu.

Joxe MOLLARRI.